900-777-356  

 

TRICOFIT F.U.S.S.® teknika pausoz pauso

Pazientearen eremu emailea (garondoa eta alboak) prestatu ondoren, azal- eta ile-xafla bat kentzen da eta xafla horretatik gero unitate folikularrak aterako dira. Azal zati honen tamaina aldatu egingo da paziente bakoitzaren alopezia mailaren arabera.

Ondoren, jostura trikofitiko batekin josten da. Jostura mota hau estetikaren alorrean erabiltzen da lerro itxurako orbaina lortzeko, orbain honetatik gero ilea haziko baita.

Jostura hau pazientearen ilearen azpian "ezkutatuko" da, prozedura honetan ez baita eremu emaileko ilea larru-arras moztu behar.

Unitate folikularrak banan-banan ebakitzen dira mikroskopioan eta bitarteko hotz eta heze batean uzten dira unitate folikular bakoitzaren propietate guztiak gordetzeko inplantatzeko unea iritsi arte. Horrela, unitate folikularren % 98-99ek bizirautea lortzen du.

Aldi berean, mediku espezialistak pazientearen eremu hartzailea prestatzen du. Pazientearekin batera, burutuko den diseinua zehazten da. Gero, anestesia lokalarekin ebakiak egiten dira ileak izango duen norantza kontuan hartuta, ezinbestekoa hau prozedurak emaitza ona izateko.

Unitate folikularra 1 eta 4 ile bitarteko taldeek osatzen dute. 1 eta 2 ileko unitateak jaiotze-lerroan eta kopetako soilguneetan erabiltzen dira eta 3 eta 4 ilekoak, aldiz, dentsitatea eta bolumena emateko. Horrela, emaitza guztiz naturala lortzen dugu.

Ondorengo zaintza

Prozedura egin ondoren pazientea bere etxera itzultzen da, tratamendua anbulatorioa delako. Hurrengo egunetan higiene egokia izan beharko du bai transplantatutako eremuan bai eremu emailean.

Prozedura egin eta hurrengo egunean, klinikan burua garbitzen da lehenengo aldiz. Horrela, pazienteak bere etxean nola egin behar duen ikasiko du. Bidaiatu beharko balu, egun horretan egin ahalako du dagoeneko.

Pazientea bere eguneroko zereginetara itzul daiteke esku-hartzea egin eta hurrengo egunean. Ezin izango du ariketa fisikoa egin ezta eguzkia edo UVA izpiak transplantatutako inplanteetan zuzenean hartu espezialistak aginduko duen epean. 10/15 egun igaro ondoren jostura kentzen da.

Ileko megasaioak

AEBetatik eta Europatik inportaturiko tresneriari esker eta saio bakoitzean espezialista gehiago dagoenez, gaur egun Medical Hair da ileko mikroinplante megasaioak egiteko gai den ilea berreskuratzeko zentro bakarra.

Honek esan nahi du denbora gutxiagoan ile kopuru gehiago transplantatzea lortzen dela. Ileko mikroinplante teknika berritzaile hau aitzindaria da gure herrialdean eta Medical Hair ilea berreskuratzeko munduko zentro onenen artean kokatzen du.

Zure ilea berreskuratu, konfiantza berreskuratu