900-777-356  

 

Bekain-inplantea

Bekainak garrantzitsuak dira aurpegiaren estetikarako. Bekain-inplantearekin ez da naturaltasun gutxiko emaitzak eskaintzen dituzten metodoetara jo behar orbain bat estaltzeko. Prozedura hau metodo berreraikitzaile bezala burutzen dugu soilik.

Kausak
• Lupusa bezalako gaixotasun autoinmunitarioak.
• Erredurak.
• Sifilisa bezalako zenbait gaixotasun infekzioso.
• Tiroidearen gaixotasunak.
• Ilea sustraitik etengabe kentzea edo buruko azala igurtzea bezalako ohiturak.
• Erradioterapia

Prozedura
Prozedura hau anestesia lokalarekin gauzatzen da. Tratamendu honetan 70 eta 300 ile inguru behar dira bekaineko, eta emakumeek gizonek baino kopuru txikiagoa behar dute.

Emakumeentzat folikuluak belarrien gainean dagoen eremutik lortzen dira, hor ilea finagoa baita. Gizonen kasuan, garondotik hartzen dira, bertan normalean ilea lodiagoa delako.

Inplantea bekainen zonan jartzen da eta ilez ile mikroskopikoki transplantatzen da, ile bakarreko unitate folikularrak erabiliz bekainaren arku naturala erreplikatzea lortu arte.

Ondorengo zaintza

Bekainen inguruko azala handitu daitekeenez, garrantzitsua da ebakuntza eta gero burua altxatuta mantentzea beti (lehenengo gauetan atseden hartzean batez ere).

Bizar-inplantea, behin betiko inplantea

Ile-inplanteak aurpegi-estetikan duen erabileretako bat da. Zuzenketa txiki bat egiteko nahiz bibote edo bizar bat osorik diseinatzeko erabiltzen da. Bizar-inplantea alopezia lokalizatu txikiren bat edo gaixotasun edo orbainen batek eragindako alopezia duten pertsonei egin dakieke.

Teknika hau metodo berreraikitzaile bezala erabiltzen dugu soilik.

Teknika hau diametro aproposa duten ile emaileak eta unitate folikular egokiak (hau da, bat edo bi ilekoak) arretaz hautatuz burutzen da. Kontuz erabaki beharko da zenbat dentsitate eman eta arreta handiz kokatu beharko da ile bakoitza, angeluazio egokia emanez. Soilik horrela lortu ahalko dira emaitza natural eta detektaezinak.

Ondorioak

Bekainen arkua zehaztasunez erreplikatzea erronka bat ere bada, ile bakoitzaren norantza aldatu egiten delako lokira hurbiltzen diren heinean. Prozesu honetan lan zailenetakoa zera da, folikuluak angelu egokian kokatzea ile berria itxura naturalarekin haz dadila lortzeko.

Soilik ile-inplanteetan esperientzia zabala duen eta teknologia aurreratuko tresneriarekin lan egiten duen talde mediko bat izango da gai paziente bakoitzarentzat neurrira egindako azken emaitza bikaina lortzeko.

Zure ilea berreskuratu, konfiantza berreskuratu