900-777-356  

 

ADVANCE F.U.E.® teknika

"FUE" teknika (Follicular Unit Extraction) ile-inplantearen beste aldaera bat da. FUSS teknikarekin duen alde nabarmenena unitate folikularra ateratzeko modua da. Izan ere, banan-banan ateratzen da zuzenean buruko azaletik. Teknika hau alopezia zehatzetan erabiltzen zen, hala nola zikatrizialak, bekainak, bizarra, edo hutsik dauden guneetan dentsitate gehiago lortzeko, hau da, unitate folikular gutxi behar dituzten guneak. Egun, teknologiaren aurrerapenei esker, prozedura handiagoetan erabiltzen da.

ADVANCE F.U.E.® teknika pausoz pauso

Eremu emailea prestatzea:

Teknika hau erabiltzeko beharrezkoa da gune horretako ilea larru-arras moztea. Anestesia lokalarekin eta mikropunch bat erabilita, unitate folikularrak banan-banan ateratzen dira zuzenean buruko azaletik. Mikropuncha zilindro formako tresna bat da. Bere diametroa aldatu egiten da atera nahi den unitate folikularrak dituen ile kopuruaren arabera, hau da, 1, 2, 3 edo 4 ilekoak diren. Gainera, unitate folikularren tamainara moldatzen da, 0,75 mm eta 0,9 mm bitarteko diametro izan baitezakete. Eta epidermisaren orientazioaren eta sakoneraren arabera ere aldatuko da.
Medical Hair-en erabiltzen dugun tresneria guztia AEBetatik eta Europatik inportatzen dugu.

Behin unitate folikularrak aterata, bitarteko hotz eta heze batean uzten dira unitate folikular bakoitzaren propietate guztiak gordetzeko, inplantatzeko unera arte egoera ezin hobean egon daitezen.

Unitate folikularra eremu emailetik kentzen dugunean, zulo bat geratzen da gune honetan, baina egun gutxiren buruan orbainduko da lerro formako orbainik utzi gabe. Teknika honekin ez da josturarik egin behar, beraz, azkarrago sendatzen da eta ez du minik ematen.

Azkenik, unitateak pazientearen eremu hartzailean jartzeko prozesua burutzen da. Kirurgialariak diseinua zehazten du eta ebaki txikiak egiten ditu hauetan gero unitate folikularrak banan-banan kokatzeko.

Ondorengo zaintza

FUE teknika erabiltzen duten prozeduren osteko zaintza, edozein ile-inplanteren ondoren egin behar denaren antzekoa da.

Prozedura egin eta hurrengo egunean, klinikan burua garbitzen da lehenengo aldiz. Horrela, pazienteak bere etxean nola egin behar duen ikasiko du. Bidaiatu beharko balu, egun horretan egin ahalako du dagoeneko.

Gero, pazientea bere eguneroko zereginetara itzul daiteke. Funtsezkoa da eremua garbi mantentzea, lantalde medikoak emandako argibideak betez. Ezin izango du ariketa fisikoa egin ezta eguzkia edo UVA izpiak transplantatutako inplanteetan zuzenean hartu espezialistak aginduko duen epean.

Ileko megasaioak

AEBetatik eta Europatik inportaturiko tresneriari esker eta saio bakoitzean espezialista gehiago dagoenez, gaur egun Medical Hair da ileko mikroinplante megasaioak egiteko gai den ilea berreskuratzeko zentro bakarra.

Honek esan nahi du denbora gutxiagoan ile kopuru gehiago transplantatzea lortzen dela. Ileko mikroinplante teknika berritzaile hau aitzindaria da gure herrialdean eta Medical Hair ilea berreskuratzeko munduko zentro onenen artean kokatzen du.

Zure ilea berreskuratu, konfiantza berreskuratu