900-777-356  

 

calvicie-letrero

Burusoiltasunari buruz jakin beharreko guztia ezagutu

"Askok uste dutenaren kontra, burusoiltasuna EZ da estresaren, zahiaren, seborrearen, elikadura txarraren edo irrigazio faltaren ondorioa".

Horacio Foglia doktorea.

Zuzendari medikoa eta bazkide sortzailea.

Kasuen % 95 baino gehiagotan alopezia androgenikoa deiturikoa da burusoiltasunaren benetako kausa, hots, herentzia- eta hormona-faktoreen multzoa. Burusoiltasun mota honek kopetari eta buruko goiko parteari eragiten die soilik, eta atzeko eta alboetako aldeak ez ditu kaltetzen.

Baldesiaren inguruko informazio gehiago

Ileko mikroinplantea

Alopezia beren bizitzan zehar gizonen % 75ari eta emakumeen % 35ari eragiten dien gaixotasuna da.
Burusoiltasun hau androgenikoa bada edo ile berria sortzeko aukerarik gabe unitate folikularrak desagerrarazten dituen alopezia mota bat denean (adibidez alopezia zikatriziala), galdutako ilea berreskuratzea ahalbidetuko duen tratamendu bakarra ile-inplantea izango da.
Prozedura hau urteetan zehar asko aldatu da eta gaur egun, ebakuntza segurua izateaz gain, oso emaitza estetiko onak lortzen ditu.
Ile-inplantea honetan datza: unitate folikularrak ateratzen dira ilea ez galtzeko genetikoki programatuta dauden zonetatik ("eremu emaileak"), hau da, garondotik eta alboetatik, eta ondoren beharra duten zonetara ("eremu hartzaileak") transplantatzen dira, hots, alopezia pairatzen dutenetara.
Medical Hair osatzen duten gaitasun handiko langileen lan zehatzari esker eta puntako teknologia erabiltzen duen tresneriaren eta ekipamenduaren laguntzarekin, ile-sustraiak segmentu txikitan zatikatzen dira bat eta bost ile bitarteko unitate folikularrak lortu arte. Unitate hauek hutsik dauden zonetan jartzen dira.

Ile-inplantearen tratamendua saioka burutzen da, pazientearen alopezia mailaren arabera. Medical Hair aditua da ileko mega-saioak burutzen eta honek esan nahi du denbora gutxiagoan ile kopuru gehiago transplantatzea lortzen duela. Medical Hair-ek 20 urte baino gehiago daramatza ileko mikroinplantearen esparruan esklusiboki lan egiten eta ilea berreskuratzeko zentro onenetarikoa da munduan. Hirugarren hilabetetik aurrera emaitzak pixkanaka antzematen hasten dira baina behin betiko emaitza hamabi hilabeteren ostean ikusten da. Saio berri bat egin behar bada, lehenengoa egin denetik bederatzi-hamabi hilabete igaro ondoren burutu ahalko da, betiere irizpide medikoa kontuan hartuta.

Ilea pazientearena berarena denez, gorputzak ez du errefusatuko eta hazkunde erritmoa normala izango da (1 cm hilean). Ile-inplantearen tratamendua eta gero ez da zainketa berezirik behar: ilea orraztu daiteke, moztu, luze utzi eta baita tindatu ere. Eta gauzarik onena: emaitzak bizitza osorako dira.

Zer kasutan egin daiteke ileko mikroinplantea?

• Alopezia androgenikoa duten gizon zein emakumeak.

• Ilearen jaiotze-lerroa aldatu edo indartu nahi duten gizon zein emakumeak.

• Alopezia zikatriziala duten pertsonak.

• Kirurgia ondoko alopezia duten pazienteak, adibidez lifting baten ondoren.

• Bekainak eta bizarra berreskuratu behar dituzten pertsonak.

• Erradioterapia eta kimioterapiaren ondoren tratamendua behar duten pertsonak.

Ileko mikroinplantearen prozeduraren abantailak

• Pazientea bera da emailea.

• Jarritako ilea bizitza osorako da.

• Emaitza oso naturalak.

• Zientifikoki egiaztatuta dagoen teknika bakarra.

Natural Hair Line

Natural Hair Line teknikak, Medical Hair-en teknika esklusiboak, medikuntza eta artea uztartzen ditu. Teknika honen helburua da ilearen jaiotze-lerroak paziente bakoitzaren irudi bereizgarria eta berezia jarrai dezala lortzea, horrela emaitza naturala lortuko baita eta trebakuntzarik gabeko begiak ez du inolaz ere hautemango. Emaitza perfektu hau lortzeko, irizpide artistiko eta estetiko aurreratua duten mediku kirurgialariekin eta dermatologoekin egiten dugu lan. Mediku hauek etengabe ari dira bere teknika hobetzen entrenamendu eta trebakuntza berezituaren bitartez eta, horretarako, Europa eta nazioarte mailan urtero antolatzen diren biltzarretan parte hartzen dute.

Tricoforce®, erorketaren aurkako tratamendu medikoa

Ezinbestekoa da azaltzea erorketaren aurka zer tratamendu eskaintzen dugun ilearen osasuna hobetu ahal izateko eta, ahal den heinean, erortzea saihesteko.

Noiz egin dezakezu TRICOFORCE, erorketaren aurkako tratamendu medikoa?

Dentsitate edo bolumen falta edo ilea mehetzen ari dela nabaritzen duzunean hasi behar duzu erorketaren aurkako tratamendu honekin. Espezialistak zehaztuko du zein tratamendu mota den egokiena, dosia, maiztasuna eta iraupena.

  • Ilea ahultzen duten sendagaiak hartzen badituzu.
  • Depresio, elikadura txarreko edo ahalegin intelektual edo fisiko gehiagoko garaian bazaude.
  • Tratamendu konbinatu bezala egin daiteke, ile-inplantea burutu eta hilabete pasa ondoren, gainontzeko ileak mantendu eta bere dentsitatea eta lodiera handitzeko.
Harremanetan jarri

Trikopigmentazioa

Zer da trikopigmentazioa?

Teknika estetikoa da (aldi baterakoa) eta dermisaren gainazaleko geruzan pigmentu espezifiko bat sartzean datza.

Zer kasutan erabili daiteke?
• Alopecia Totalis
• Alopecia Areata
• Burusoiltasuna eta ileak mehetzea
• Ile-transplantea aurretik eta ondoren
• Trauma-orbainak eta transplantearen osteko orbainak
• Ile-protesiak
• Buruan eta bizarrean soilik, bekainetan ez da gomendatzen

Tatuajearekin dituen aldeak::
• Jartze-sakonera
• Erabilitako tresneria
• Erabiltzen diren pigmentuak organikoak dira
• Profesionalaren trebakuntza

Tratamendu aurreko argibideak:
• Minoxidil edo beste produktu topikoak erabiltzeari utzi astebetez.
• Mikrozuntzak: astebetez erabiltzeari utzi edo atsedena baino lehen, egunero garbitu hilabete batez.

Saioen iraupena:
• Primera Sesión alrededor de 3 horas
• Resto de sesiones la mitad de tiempo.

Se pueden conseguir:
• Lehenengo saioa 3 ordu inguru
• Gainontzeko saioak ordu eta erdi.

Zer lortu daiteke::
• Dentsitate efektua: 4 saio, elkarren segidako 2 egunetan + elkarren segidako 2 saio hilabete baten ostean.
• Larru-arras efektua: Saio bat egunean elkarren segidako 2 egunetan + saio bat hilabete baten ostean.
• Orbainak ezkutatzea: Orbainak zuria izan behar du BETI. Ezin da orbain keloidean eman. Orbain altxatua: ezkutatzen da, ez da desagertzen.

Tratamendu osteko zaintza:
• Eguzkirik ez hartu ondorengo 15 egunetan
• Txapelik ez erabili
• Berariazko txanpua + seruma erabili
• Urtean 1-2 aldiz mantenua egitea gomendatzen da, profesionalaren aholkuen arabera.

Zer kasutan EZ da trikopigmentazioa erabili behar:
• Ile zuria
• Ilegorri diren pertsonak
• Psoriasia duten pazienteak
• Folikulitisa duten pazienteak
• Dermatitisa duten pazienteak

Medical Hair España Tripopigmentación
Medical Hair Tripopigmentación
alopesia-difusa
Medical Hair España Tripopigmentación
Medical Hair Tripopigmentación
Medical Hari Tripopigmentación

Zure ilea berreskuratu, konfiantza berreskuratu