900-777-356  

 

Pribatutasun politikak

www.medicalhair.es INSTITUTO DE IMPLANTES Y MEDICINA CAPILAR S.L. sozietatearena da, eta bi lege hauetan xedatutako baldintzak betetzen ditu: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa; eta 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

Web orria erabiltzeak bezero izaera esleitzen dio erabiltzaileari eta berekin dakar ohar legal honetako xedapen guzti-guztiak osotasunean eta argi eta garbi onartzea. Horregatik, hemen zehaztutako baldintzaren batekin ados ez badago, ez du web orrialde hau erabiliko ezta web orrialdera sartuko ere.

INFORMAZIO OROKORRA
INSTITUTO DE IMPLANTES Y MEDICINA CAPILAR S.L., B-83624551 IFK zenbakiduna, Calle Príncipe de Vergara 17, Bajo 1 y 2, 28006 Madril, Espainia. Madrilgo Merkataritza Erregistroan dago izena emanik, 18974 liburukian, 0 liburuan, 153 folioan, 8. atalean, M331.431 orrian, 1. inskripzioan. Helbide elektronikoa: madrid@www.medicalhair.es

JABETZA INTELEKTUALA ETA ERABILERA BALDINTZAK


Webgune honetako eduki guztiak, testuak, grafikoak, irudiak, bere diseinua eta eduki horien gaineko jabetza intelektualeko eskubideak, eta marka, izen komertzial eta beste edozein ezaugarri bereizgarri, INSTITUTO DE IMPLANTES Y MEDICINA CAPILAR S.L-renak edo bere jabe legitimoenak dira, haien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta geratzen direlarik.

Guztiz debekatuta dago edukiak erabiltzea edota erreproduzitzea, osotasunean edo zatika, edozein dela forma edo bitartekoa, eta baita eduki horien zabalkundea, komunikazio publikoa edo banaketa egitea ere, jabe legitimoen aldez aurreko baimena izan gabe.
Erabiltzaileak web orriaren bidez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak beti modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta jarraian aipatuko dena barne hartuta baina ez honetara soilik mugatuta, hitzematen du edukiak ez dituela erabiliko zilegi ez diren, legez kanpoak diren edo fede onaren kontrakoak diren jardueretan erortzeko; sistemetan kalteak eragiteko; sarean birus informatikoak edo kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema sartzeko edo zabaltzeko; eta ez dela beste erabiltzaileen helbide elektronikoetan sartzen saiatuko edo ez dituela beren datuak erabiliko, ezta datuak aldatuko edo manipulatuko.

PRIBATUTASUN POLITIKA


Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, erabiltzaileari jakinarazten diogu www.medicalhair.es web orriaren bidez ematen dizkigun datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko ditugula.
Zure datu pertsonalak web orriaren bitartez eskaintzen diren zerbitzuak emateko soilik erabiliko dira.
Sartzeko eskubidea, zuzentzeko eskubidea, ezabatzeko eskubidea eta uko egiteko eskubidea edozein unetan erabili ahalko dituzu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, idazkia helbide hauetara bidaliz: calle Príncipe de Vergara nº 17 – Local 1, 28001 – Madril, edo posta elektronikoz: madrid@www.medicalhair.es.
Bezeroak bermatu egiten du emandako datu pertsonalak egiazkoak direla eta hauetan aldaketarik balego, aldaketa hori jakinarazteaz arduratzen da.

ERANTZUKIZUNAREN MUGAKETA


INSTITUTO DE IMPLANTES Y MEDICINA CAPILAR S.L.-k sortu litezkeen edozein motako kalte-galeren gainean duen erantzukizuna mugatzen du 34/2002 Legeak, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, eta aplikatzekoa den gainontzeko legediak xedatutakora.

DATUAK ALDATZEA


INSTITUTO DE IMPLANTES Y MEDICINA CAPILAR S.L.-k web orrian egoki deritzon aldaketak aldez aurretik jakinarazi gabe egiteko eskubidea gordetzen du, eta edukiak eta ematen dituen zerbitzuak nahiz hauek aurkezteko edo kokatzeko modua aldatu, ezabatu edo gehitu ahalko ditu.

APLIKATZEN DEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA


INSTITUTO DE IMPLANTES Y MEDICINA CAPILAR S.L.-ren eta erabiltzailearen arteko harremana Espainian indarrean den legediak gidatuko du, eta sortu litezkeen eztabaidak Madrilgo hiriko epaitegien eta auzitegien eskutan jarriko dira.

Zure ilea berreskuratu, konfiantza berreskuratu